Bartzelonako kaleak independentziaren aldeko aldarrikapenez bete diren astean, Ipar Euskal Herriko hautetsiek aho batez eskatu diote ParisiLurralde Elkargo bat sortzeko prozedura hasteko, herritarren galdeketa horretarako oinarri izanda. Parisek eztabaidatu beharko du hautetsien proposamena urritik aurrera, baina, dagoeneko, batasun itxurarekin iritsiko zaio, eta horrek berebiziko indarpolitikoa ematen dio eskaerari.
Ipar Euskal Herrian erabaki historikoak hartzen ari diren bitartean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hauteskunde lehian murgilduta daude indar politikoak. Atzo elkarri mokoka jardun ziren EAJ eta EH Bildu, bozetako lehiakide nagusiak abertzaleak izango direla agerian utzita. Hauteskundeetako lehia gogorra izango da, baina bi indarrek kontuan hartu beharko lukete, aspaldiko partez, abertzaleek gehiengo handia izan dezaketela laster Eusko Legebiltzarrean. Eta, elkarlanean arituz gero, posible izan daitekeela burujabetza lortzeko oinarri sendoak jartzea. Alde guztiek nahi badute, behintzat.
Hizpideak
Lurralde Elkargoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu