Oraindik ere Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu beharraz galdetzen dutenek —edo zuzen-zuzenean egun hori zalantzan jartzen dutenek— egunero-egunero dauzkate begi aurrean emakumezkoen etagizonezkoen artean berdintasuna, izan, ez dela agerian uzten duten zeinuak. Aurrera egin dela? Egia. Ez gaudela, alde askotatik begiratuta, orain dela ehun, 50 edota 30 urte bezala? Hori ere hala da. Eta, hala ere, komunikabideei begiratzea nahikoa da gizon eta emakumeak plano berean ez gaudela jabetzeko. Berdintasunik ezari gizartean hedatutako rolen ezaugarri zehatzak gehitu behar zaizkiola. Eta horietan ez da askorik aurreratu, zoritxarrez.
Eta, hala ere, Emakumeen Nazioarteko Eguna iraganeko kontutzat jotzen segituko dute batzuek. Feminista erradikalen festatzat.
Atzo, martxoak 12, ez zen Emakumeen Nazioarteko Eguna. Atzo —beste edozein egunetan bezala—, hiru gizon atxilotu zituzten hiru emakumeri eraso egiteagatik. Non da berdintasuna?
Hizpideak
Martxoak 12
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu