Duela hamar urte Nabarra sortu zutenek ez zuten zaila izango aldizkariaren bizitza erosoagoa eta luzeagoa izan zedin. Navarra deitu baliote, eta gaztelaniaz argitaratu, inolako usain baskistarik gabe, erraz jasoko zituzten herritarren diruak eta legeak nahierara erabiltzen dituzten foru agintari erregionalisten babes eta laguntzak. Lausenguren bat edo beste, sariren bat akaso, eta, ziur-ziur, buruhausteak ahazteko moduko publizitate instituzional saldoa bermatuko zuten. Baina, Laboaren Txoria txori kantak dioen moduan, horrela ez zen Nabarra izango.
Ezin izan diote eutsi krisiari, eta euskaltzaleek galdu dute edukiz eta euskaraz elikatzen zituen beste agerkari bat. Garai makurrak datoz, eta eustea komeni. Eta mugitzea. Euskararen Legeak 25 urte bete dituenean bakarren batek erabaki du legeak berak ezartzen dituen baldintzetako bat —euskarazko hedabideak laguntzea— hankapean hartzea. Berriz ere gizarteak jarri beharko ditu euren lekuan, Nabarra-ren gaitzak beste batzuk hil ez ditzan.
Hizpideak
'Nabarra'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu