Hizpideak

Nafarroako eremuak

Idurre Eskisabel Larrañaga.
2011ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Bero doa udaren amaiera Nafarroan; bai, bederen, arlo politikoan: azaroaren 20ko hauteskundeetara begira mugitzen ari dira eragileak, lekua hartzen. Lekua, eremu propio bat izatea, garrantzitsua baita politikan.

Ezker abertzalea, EA eta Alternatibarekin indarrak batzea hobetsi du Aralarrek, eta horrek beste bi mugimendu eragin ditu. Batetik, UPNk PPrekin akordioa egin du, Nafarroan boto gehien abertzaleek izan dezaten eragozteko. Bestetik, Nafarroa Bai apurtzeko kinkan jarri du, koalizioko hainbat independente eta EAJ ez daudelako abertzaleen aliantza horrekin ados. Haustura horren irudikapenean sakonduz, NaBai ez dela azaroko hauteskundeetan izango agertu zuen atzo Aralarrek. Aldiz, izan izen horrekin edo beste batekin, Nafarroa Bairen printzipioak bozetan presente egongo direla ziurtatu dute Zabaltzen izenpean batu diren independenteek. Haiena omen NaBairen egiazko izpiritua, Nafarroa zabal, integratzaile eta aurrerakoiaren eremua. Eremu horren zabalera zenbatekoa den dago orain ikusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.