Hizpideak

Nazioartea Donostian

inaki petxarroman
2011ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Ez dutela gonbidatu eta AEBetara egitekoa den bidaia ez duela bertan behera utziko esan du Patxi Lopezek, hurrengo astean Donostian egingo den nazioarteko bake konferentzian ez egotea justifikatzeko. Eta absentzia batek presentzia batek baino esanahi handiagoa du kasu honetan ere. Etorriko diren goi mailako nazioarteko ordezkariei harrera egitera hurbildu beharko luke, sikiera, Lopezek. Eta, modu horretan, ordezkatzen duen gizartearen gehiengoaren nahiarekin bat egin.

Europako «azken gatazka armatua» konpontzen laguntzera datorrela eta irabazle eta galtzailerik ez dela egon behar adierazi du Jonathan Powell Erresuma Batuko lehen ministroaren kabinete buru ohiak aurkezpenean. Lopezek berak esan berri duenaren justu kontrakoa: «Bakeak irabazleak eta galtzaileak behar ditu». Iraganari errebantxa gogoz begiratzen dionaren ikuspegia da hori. Datorren aire berriak arnasestuka utzi duenarena. Denbora beharko du, baina airea aldatu da. Eta arnasa hartzen jarraitu behar da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.