Hizpideak

Nazioartearen eskua

Pello Urzelai.
2011ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Nazioarteko bost aditu lanean hasi dira, ETAren su-etena egiaztatzeko, eta sinesgarria eta bueltarik gabea izan dadin. Bosten curriculumek agerian uzten dute osatu berri duten Nazioarteko Egiaztatzeko Batzordea garrantzi handiko tresna dela. Harremanetarako Nazioarteko Taldearen lanaren ondoren, batzorde berria pauso kualitatiboa da. Nazioarteko batzorde horrek esku hartzeak berme ezin hobea ematen dio konponbideari.

Batetik, batzordea osatu izanak erakusten du nazioarteko hainbat eragile garrantzitsuk konponbidea bultzatzeko konpromisoa hartu dutela. Bestetik, Egiaztatze Batzordeak esku hartzeak argi utzi du sinesgarritasuna eta seriotasuna aitortu zaiela bai ezker abertzaleak bide politikoen alde eginiko apustuari, bai ETAren su-etenari berari. Nazioarteko eragileak ez dira zain gelditu ea noiz iristen den ETAren amaieraren iragarpena. Lanari ekinez, prozesuari abiadura emateaz gain, adierazi dute egoera nahiko heldua dagoela Espainiako Gobernuak pauso zehatzak eta agerikoak eman ditzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.