Oposizioak gaindituz gero, bizi osorako lan segurua zeneukan. Hori zen funtzionario izatearen alde onetako bat, garai batean. Administrazioaren kontura lan egiteko zoria ez zuenak bizi osoko lan jarduna amaitu eta erretreta harturik, hil arteko diru saria ziurtatua zuen; duin akaso, eskas zenbaitetan, baina bizi zitekeen. Garai batean. Gaur egun, krisiaren zuloan eta murrizketa beste errezetarik ikusten ez duen imajinazioaren krisian,funtzio publikoko langileak kaleratuko dituzte: bi mila Nafarroan, sindikatuen esanetan. Eta pentsio sistemaren erreforma eskatu du CEOE Espainiako enpresaburuenelkarteak. Orain gutxi «zahartzearen arriskuak» aipatzen zituen Europako txostenaren ildoko erreforma, inondik ere. Iaz egin baitzuten pentsio sistemaren erreforma, murriztailea; baina egoera nabarmen aldatu dela iritzita, berriro guraizeak ateratzea nahi dute.
Gazteen lanarekin ordaintzen ziren lehen erretretak. Orain, belaunaldi oso bat enplegurako galtzeko zorian dago, eta zahartu ondoren ere lanean jarraitu beharra daukate askok eta askok.
Hizpideak
Nola aldatzen diren gauzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu