jakes goikoetxea
Hizpideak

Orban beltza justizian

2012ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Gaur hasiko da Prestige-ren hondamendiaren epaiketa, Coruñan, ontzia hondoratu, kostaldea belztu eta ia hamar urtera. Akusatuen aulkian pagaburuak eseriko dira: alde batetik, kapitaina, makineriako burua eta lehen ofiziala; bestetik, kargudun politiko bakarra, Merkataritza Ontzidiko zuzendari nagusia, Jose Luis Lopez-Sors. Akusatuen aulkian ez dira eseriko ez ontziaren egoeraren ardura zuten enpresak, ez eta hondamendia neurririk gabe zabaltzea ahalbidetu zuten agintari politikoak.

Hamar urte geroago oraindik benetan ez dakigu Prestige-k zeraman petrolioa norena zen: Gibraltarko sozietate batena bai, baina sozietate hori Errusiako inbertsio talde batena da. Ontzia Liberian erroldatuta zegoen, baina Bahametako bandera zeraman.

2012an petrolio garraioaren piratek itsasoan jarraitzen dute, krosko bakarreko ontziekin eta ardurak ezkutatzeko banderekin. Eta 2003an «plastilina haritxo batzuk» bakarrik ikusten zituen arduradun politikoa Espainiako Gobernuko presidentea da.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.