Palestina Unescoko kide da atzodanik. Eskubide osoko estatu gisa onartu dute. 107 herrialdek bozkatu dute alde, 52 abstenitu dira eta 14 kontra agertu dira. Alde bozkatu dutenen artean daude Espainia, Frantzia, Errusia, Txina eta India. Abstenitu direnen artean, Italia eta Erresuma Batua. Kontra agertu direnen artean AEBak, Israel, Alemania eta Kanada.
Palestinako diplomaziak beste mugarri bat jarri du. NBEn eskubide osoko kide gisa onartua izateko egindako eskaera izan zen bat, atzoko lorpena bestea. Urratsak bidean.
Eta aitzakiak eta mehatxuak beste muturrean. AEBen eta Israelen erreakzioa: aurrerantzean Unesco ez dute diruz lagunduko, eta, hala, aurrekontuaren laurden bat galduko du NBEren baitako erakundeak. AEBentzat eta Israelentzat, izan ere, «garaizegi eta presaka» hartutako erabakia da. «Bake negoziazioek» dute lehentasuna. «Garaizegi eta presaka» eta «bake negoziazioak». Bitartean, atzo, beste bi palestinar hil zituzten Gazan. Azken hiru egunotan hamabi dira hildakoak.
Hizpideak
Palestina, eskubide osoz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu