Hizpideak
Presoen eskabideak
Garai berriei heldurik, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak eztabaida hasi du ildo politikoa zehazteko eta eguneratzeko. Aldi berean, denbora alferrik galtzen utzi gabe, lehen urratsak egin ditu, garai berriek espetxe politika aldatzeko exijitzen dutela agerian utziz. Muturreko egoerak amaitzeko eskatu berri dute. Eskaera kolektiboa izan da, kolektiboak babestuta. Baina egoera horretan dagoen preso bakoitzak sinatuta: preso gaixoek; baldintzapeko askatasunean aspaldian egon behar zutenek, eta, zigorra beteta, zigor erantsia jasan dutenek. Eskaera horien ondoren, Euskal Herriratzeko eskaera ere plazaratu dute, era kolektiboan jakinarazita eta preso bakoitzak sinatuta egongo dena. Eskaerak administrazioen mahai gainean jarriko dira, nolabait, erantzutera behartzeko. Aitzakiarik ez dago. Arlo ekonomikoan ikusi den bezala, erabakiak har daitezke, baita gobernu aldaketa gertatu bitartean ere. Ez dago gehiago luzatzerik salbuespeneko espetxe politika. Besteak beste, presoen eskaerak euskal gizartearen gehiengoaren eskaerak direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu