Urte osoan hauteskunde kanpaina batean bizi garela dirudien herri honetan, neurriak eta proportzioak galdu egiten dira kanpaina betean. Azaroaren 20an Espainian PPk irabaziko duela argi dagoelarik, Hego Euskal Herrian oso lehia estua dago aurreikusita Amaiur, EAJ, PSOE eta PPren artean; eta baita abertzale eta nazionalista espainiarren blokeen artean ere.
Boto bakoitzak berebiziko balioa izango duela ari dira nabarmentzen mitinetan, askoren ustez benetan agintzen duena —Grezian eta Italian ikusi den bezala— merkatua izan arren. Lehia horretan, biktimarena egitea edo kontrarioa gutxiestea ohiko taktika da. Baliagarria izan daitekeena, neurria eta proportzioa galdu ezean.
PSOE, PP eta Amaiur EAJri «pintza» egiten ari direla bota zuen igandean Iñigo Urkulluk, bakoitza bere zakua bete nahian ari denean. Eta aspaldiko eurite handienei buruzko kronika sui generis batekin jo zuen gaina: «Gipuzkoan lau euri tanta bota, eta Bildu hondoratu egin da». Proportzio horrekin, EAJk «lau boto» jasoko ditu igandean.
Hizpideak
Proportziorik gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu