Hizpideak
Sagarraren lilura
Appleren sortzaile 20 urterekin, Appletik kaleratua hamar urte geroago, Appleren arrakastaren giltza azkenean. Steve Jobs, 56 urterekin zendua. «Orduan ez nintzen konturatu, baina gertatu ahal zitzaidan hoberena Appletik kanporatua izatea izan zen», aitortu zuen 2005ean, Stanfordeko hitzaldian. Berak sortutako enpresatik kaleratua izateak aukera eman zion sormena berreskuratzeko, Pixar eta NeXT enpresak sortzeko eta emaztea ezagutzeko. Itzultzeak aukera emango zion iraultza teknologiko bat bultzatzeko eta Appleri arrakasta izugarria emateko. Ezberdin pentsatuz eta bide berritzaileak jorratuz milioika lagunengana iritsi da. Liluratzeko gaitasuna eta negoziorako trebetasuna uztartuz. Teknologiaren erabilgarritasuna zaindu du bereziki Applek. Hau da, erabiltzailearen esperientzia eta sentsazioak. Horregatik, estetikak eta nortasunak pisu handia izan dute produktu berri guztietan. Ezberdin izateko nahikeriarekin batera. Sagarraren lilurak goia jo du. Sagarrari kosk egin dion askok eta askok gogoan izango dute sortzailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu