inaki petxarroman
Hizpideak

Tolosa ez da Afganistan

2012ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Berriki Afganistanen hamasei zibil—horietako bederatzi, umeak— hil zituen militar estatubatuarrak alkohola edan zuela eta estresatuta zegoela zabaldu zuten berri agentziek. Psikologikoki lur jota zegoela gerraren ondorioengatik, eta emaztearekin tentsio handiak zituela. Ez zuen «terrorista arriskutsuaren» kalifikatiborik jaso. Gerrak bere onetik irtenarazitako gizajoa zen, izatekotan. Milaka zibil hil dituzte aliatuek Afganistango inbasioa abiatu zutenetik; haietako asko, umeak. NBEk berak emandako datuen arabera, 2009an 150 haur hil zituzten bonbardaketetan. Biktima horien familien minak ez du tokirik merezi izan mendebaldeko hedabideetako azaletan.

Aste honetan Tolosan lau lagun—haietako hiru, umeak— ustez hil dituena «Frantzia belaunikarazi nahi zuen terrorista islamista arriskutsua» zen. «Justiziak egingo du bere lana», agindu du Sarkozyk. Hedabideek ere egin dute eurena. Eta arrazakeriak, bortizkeriak eta gorrotoak hauteskundeetan zeini emango dieten boto gehien... Horra politikarien kezka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.