inaki petxarroman
Hizpideak

Transexualen eskubideak

2012ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Nortasunari dagokion dena berebizikoa da pertsonarentzat. Inork ez du gogoko izena, naziotasuna edo sexu identitatea nahas diezaioten. Norbere izaerari egindako erasotzat jotzen da nortasunarekiko errespetu eza. Jaurlaritzak urrats bat egin du transexualen sexu identitatea onartzeko bidean, haien eskubideak aitortzeko lege egitasmoa aurkeztuta.Sexua aldatu nahi duten pertsonen ebakuntza eta tratamenduaeskubide bihurtzea proposatu du Jaurlaritzak. Eta beste neurri bat ere proposatu du, hori bezain garrantzitsua: sexua aldatzen duen pertsonak, prozesua hasten duenetik, behin-behineko nortasun agiri bat eskuratzeko aukera izatea nahi du gobernuak,bazterketak eta erasoak saiheste aldera. Ez da erraza izango pertsona guztien sexu identitate askotarikoarekiko errespetua lortzea, gizartean aurreiritzi baztertzaile ugari badagoelako. Baina Jaurlaritzak hasitako bidea egokia da, besteak beste , transexuala=buruko gaixoa binomioa puskatzen laguntzen duelako, eta bazterketa ugari pairatzen duen sektore bati merezi duen aitorpena eskaintzen diolako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.