Hizpideak

Udaberriaren mezularia

inaki petxarroman
2011ko irailaren 22a
00:00
Entzun
Kukutza gaztetxe bat baino gehiago da. Errekalde auzoko etxea da, bilgune irekia, auzotarrek bere egin, bizi eta biziarazidutena. Auzolanaren eredu da, edozein gaztetxek nahiko lukeen ezaugarri garrantzitsu baten jabe: inguruko herritar gehienek, gazte eta zahar, bizirik eta martxan nahi dute, orain arteko martxa berean. Ez da bazterreko toki itxi bat, gutxiengo baten bilgune mugatua. Beste mundu bat —zeinean logika pribatu eta merkantilistakez duen tokirik— irudikatu arren, batzuek izatea nahiko luketen ghettotik oso urruti dago: herriaren etxea da.

Benetako alternatiba da Kukutza. Eta alternatibaren arerioek —espekulatzaileek eta haien aldeko kudeaketa publikoa egiten dutenek— hartu dute hankapean, bortizki eta gupidarik gabe. Itxuran ere baldar.

Udaberria iragartzen dute Kukutzakoek. Beste kolore bateko etorkizuna posible dela kantuz eta konplexurik gabe iragartzen dute. Mezularia hiltzera joan dira mezuaren edukiaren aurkariak. Eta, akaso, mezularia hilko dute. Baina udaberria...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.