Xabin Makazaga.
Hizpideak

Urkulluren ordua da

2012ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Alde nabarmenarekin irabazi ditu EAJk Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta, aritmetikak beste aukeraren bat ematen duen arren, argi dago Iñigo Urkulluk izan behar duela hurrengo lehendakaria. EH Bilduk ez ditu emaitza txarrak lortu, eta alderdi abertzaleek legebiltzarraren ia bi heren beteko dituzte. Legez kanporatzeen aroa amaituta, legebiltzarrak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren nahia islatuko duena. Eta ez da gutxi.

Atzoko emaitzak gorabehera, aro politiko berri bat abian da Euskal Herrian, eta atzo botoak jaso zituztenek, baina baita botoa eman zuen orok edo botorik eman ez zuenak ere, badaukate aro berri horri abiada emateko aukera. Kataluniako ispiluan begiratuta, inbidia ere ematen du erabakitzeko eskubidearen alde hango herri mugimenduek egin duten lanak jaso duen erantzunak. Politikarien aurretik joan dira, bide erakusle, eta independentziaren aldeko uholdeak agintariak harrapatu ditu. Krisiari aurre egin beharko zaio, bai noski, baina ilusioa ere beharko da, ogiak ez baititu gose guztiak asetzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.