Uste baino alde handiagoarekin irabazi ditu Hugo Chavezek Venezuelako Presidentetzarako hauteskundeak, eta, 2019an, laugarren agintaldia amaitzean, 20 urte beteko ditu presidente karguan. Hamar puntutik gorako aldea atera dio oposizioaren hautagai Henrique Caprilesi —1.300.000 boto baino gehiago—, eta Chavezek sustatu duen iraultza bolivartarrak bultzada handia jaso du. Boto eskubidea zuten herritarren %81ek eman zuten botoa, eta parte hartze handi horrek erraztu egin du Chavezen garaipena.
XXI. mendeko sozialismoaren eragile nagusia da Chavez, eta horregatikjasan ditu jasan dituen erasoak. Baina Venezuelako herritarrek haren jarduna epaitu behar izan dutenean —lau hauteskunde deialditan eta 2002ko estatu kolpea geldiarazi zutenean—, argi hitz egin dute. Ez alferrik, 1996an herritarren %70 pobrezian bizi ziren Venezuelan; horien artean, %40 pobrezia larrian. Munduko Bankuaren datuak dira. 2009an, %24 ziren pobre, eta %6 bizi ziren pobrezia larrian. Haientzat guztientzat, hogei urte ez dira ezer.
Hizpideak
Venezuelarren lezioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu