Hizpideak

Zenbaki gorritan

Xabin Makazaga.
2011ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Erakunde publikoek ez baitaukate behar beste diru, eta lortzeko itxaropenik ere ez, murrizketa politikekin jarraitzen dute. Eusko Jaurlaritzak %1 txikituko du aurrekontua, eta gizarte laguntzak %7 murriztuko ditu. Nafarroako Gobernuak %3 gutxituko du aurrekontua, baina inbertsio publikoetarako diruaren ia erdia AHTarentzat gorde du. Gerria estutu beharra baitago, baina proiektu estrategikoei eutsita. Lehentasun kontuak, bistan denez.

Urtebete irautekoa zen krisia luzatzen ari da, bertan goxo dago, eta gu ohitzen ari gara duela urte batzuk inola ere onartuko ez genituzkeen neurrietara. Eskubide batzuk, urte luzeetako borrokaren bidez irabaziak, galtzeko zorian dauzkagu. Langabeziak hartu duen neurriarekin, lana duena pozik egon liteke. Behin-behineko kontratua betikotu eta kaleratzea doan jarrita ere, beste batzuk okerrago egongo dira.

Egoera horrekin, inor ez da asaldatuko Jaurlaritzak hurrengo urtean aparteko ordainsariak kendu nahi badizkie irakasleei, uda eta negu. Astean hogei eskola ordu besterik ez dute, gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.