Hizpideak
Zenbat kilometro
K argu berria hartu baino lehen hainbat elkarrizketa eman ditu Jesus Lozak eginkizun berria dela eta. Elkarbizitza eta Memoriako ordezkari izendatu du Patxi Lopezek. Garai berri hau kudeatzen lagun diezaion. Lehen adierazpenen artean, baina, badaude garai berriarekin baino gehiago aurreiritziekin lotuta dauden esanak. Horien artean, presoei buruzkoak. Presoak engainatuta daudela dio, eta prest azaldu da espetxeetara joateko presoei hori azaltzeko. Bistan da hori esatean ez duela zenbatu zenbat espetxe bisitatu beharko lituzkeen EPPK-ko 650 inguru bisitatu ahal izateko eta ez duela kalkulatu zenbat kilometro egin beharko lituzkeen preso horiek guztiak bisitatzeko. Kalkuluak egin izan balitu esandakoa esan ordez sakabanaketa eta urruntzea gizalegearen kontrakoak direla eta amaitu egin behar direla esango baitzukeen. Lozaren adierazpenetan, bestalde, deigarria da zenbat eragozpen jarri dituen ezker abertzalearekin zuzenean hitz egiteko. Dagoeneko alderdi sozialista eta ezker abertzalea biltzen ari direla aitortzea zintzoagoa izango zatekeen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu