jakes goikoetxea
Hizpideak

Zer jan, hura izan

2012ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Hitz egiten dugu burujabetza politikoaz, burujabetza ekonomikoaz, energia burujabetzaz... Salatzen dugu arlo horietan guztietan beste batzuen mende egon behar izatea, erabaki propioak hartu ezinik. Gutxiago hitz egiten dugu, ordea, elikadura burujabetzaz. Euskal Herritik kanpoko elikagaiekiko dugun mendekotasunaz. Jan-edaten dugunaz, ekoizteko moduaz, jan-edaten dugunak gugan eta gure inguruan dituen ondorioez eta jan-edaten dugunak nori egiten dion mesede —eta nori kalte—.

Euskal Herrian jaten diren elikagaien %4 soilik ekoizten dira bertan, Etxalde mugimenduaren arabera. Zer pentsatua eman behar liguke. Ariketa erraza eta argigarria egin dezakegu: erosten ditugun jan-edanen etiketak aztertzea, nongoak diren jakiteko. Bost kontinenteetako produktuak pilatzen ditugu orgetan. Eta haietako ekoizpen moldeak eta lan baldintzak.

Ekoizpen ereduak aldatu behar dira, politikak aldatu behar dira... Bai, baina aldaketaren lehen urratsa gure eskuetan eta gure erabakietan dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.