Hizpideak

Zuloan sakondu

inaki petxarroman
2011ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Europako Batzordeak onartu du Frantzia eta Espainia lotuko dituzten trenbide azpiegitura berriak (atlantiar eta mediterraniar ardatzak) finantzatzen laguntzea. Hain zuzen ere, Euskal Herrian martxan diren azpiegiturei iritsiko zaie Europako dirua. Baina inork ez dezala bere burua engaina. EBk 30.000 milioi euro jarriko ditu kontinente osoko hamar proiektutan banatzeko. Hortik Euskal Herrira zenbat iritsiko den, auskalo. Gehienez proiektu bakoitzaren %10 finantzatuko du Europak. Eta Euskal Herriko tren linea berrietan 10.000 milioi gastatu behar dira.

Agintariak guztiz asebete ditu Europaren bultzadatxoak, eta «garaipen politiko itzela» ospatu dute. Jose Blanco Espainiako Sustapen ministroak esan du 50.000 milioi euro gastatuko dituztela trenbide berrietan 2020raarte. Baina ez du argitu zergatik egin behar den horrelako ahalegin ekonomikoa oinarrizkoagoak diren hezkuntza eta osasun unibertsalakolokan jartzen ari direnean. Eta ezta ere nola eragin dezakeen horrek hurrengo hilabeteotan larri daitekeen krisi egoeran.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.