SOSLAIA. Koldo Tellitu

Ibilbide luzea ikastolen zerbitzura

Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2023ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Koldo Tellitu Mejia Barakaldon (Bizkaia) jaio zen, 1966ko uztailaren 9an. Zuzenbide ikasketak egin zituen, eta abokatua da ofizioz. Are, LAB sindikatuan zeregin horietan aritu zen lanean hainbat urtetan. Duela 25 urte, ordea,Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioarentzat hasi zen lanean,eta, ordutik, ibilbide luze eta oparoa egin du Ikastolen Elkartean.Ikastolen aurpegia izan da,atzo lehendakaritza utzi zuenarte.

1998. urtean hasi zuen ibilbidea Ikastolen Elkartean. Urte horretan, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko kide bihurtu zen, eta hainbat ardura izan zituen lau urtez. 2022. urteko ekainean, Partaideko kide bihurtu zen. Partaidek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastolen federazioak biltzen ditu, eta ikastolek Eusko Jaurlaritzarekin dituztenharremanak kudeatzea da haren funtzioa. Kide izateaz gain, lehendakari ere izendatu zuten.

Partaide gidatzen lau urte pasatu eta gero, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko lehendakari izendatu zuten, 2006ko azaroan. Lau urteko ibilbidea baino ez zuen konfederazioak —Euskal Herriko Ikastolen Elkartea konfederazio bihurtu zen 2002an, Seaska juridikoki ere barne hartu ahal izateko—.

Tellituren lana izan zen konfederazioaren egitura birpentsatu eta antolatzea. Horren fruitua izan zen konfederazioa Ikastolen Elkartea bihurtzea. Tellitu izanda Ikastolen Elkarteko lehendakaria, 2009ko ekainaren 13tik atzo arte.

Maila pertsonalean, antzinako Jugoslaviaren zalea ere bada Tellitu. Horri buruzko liburu«jugonostalgiko» bat idatzi zuen iaz: Mi Yugoslavia, tan incomprendida (Nire Jugoslavia, horrengaizki ulertua). Aurten euskaratu dute liburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.