Nafarroako ikastolen ustez, euskararen kontrako erasoa da itunpeko gelak gutxitzea

  • 87 hitz

Nafarroako eskola publikoek hemeretzi ikasgela gutxiago izanen dituzte, eta itunpekoek, hamalau. Nafarroako Gobernuak dio demografiaren beheranzkoa dela-eta hartu duela erabakia.

Euskal Herrian gero eta haur gutxiago jaiotzen dira, eta jaiotza tasaren beheranzkoak eragin zuzena du ikastetxeetan. Nafarroan, esate baterako, 700 eskaera gutxiago aurkeztu dira aurtengo matrikulazio kanpainan, aurrekoarekin alderatuta. Azken urteetan dezente murriztu da ikasle kopurua: 3, 4 eta 5 urteko ikasleak 20.000 pasatxo ziren duela hamar urte; gaur egun, 15.751 dira. Horiek horrela, ikasgelak gutxitzea erabaki du Nafarroako Gobernuak. Datorren ikasturtetik aurrera hemeretzi talde gutxiago izanen dituzte ikastetxe publikoek —608—, eta hamalau gutxiago itunpekoek 276 izango dira—.

Erabakiak kezka eta ezinegona piztu du zenbait eragileren artean. Nafarroako ikastolek, esaterako, «harrituta eta oso haserre» hartu dute berriaclosealbistea. Uste dute eurek pairatukoclosesufritu dutela murrizketarik handiena, eta horrek bete-betean eraginen diola euskarazko hezkuntzari. Josu Reparaz Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendariak uste du neurri «arbitrarioaclosejustizia aintzat hartu gabe hartutako erabakia, apetaren araberakoa» dela, aurretik behar bezala adostu gabea eta euskarazko irakaskuntzari kalte eginen diona: «Nafarroako ikastolen ia erdiei eraginen die neurriak, beste ereduetan baino dezente gehiagori».

Erabakiak euskarari kalte egingo diola garbi dute eragileek, eta ez bakarrik ikastolen bidez. Horren adibidea da itxiko diren ikasgela guztien erdiak D eredukoak direla. Hala jakinarazi du Steilas sindikatuak. «Murrizketa politiko argi bat da, eta oso zentratua euskarazko eskoletan», laburbildu du sindikatu horretako kide Raul Lopez Ekaik.

Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak iragan astean eman zuen murrizketen berri. Haren esanetan, ikasgelak gutxitzeko irizpideakerabaki bat hartzeko aintzat hartzen diren arauak edota usteak «teknikoak» izan dira, demografiaren bilakaerari lotuak. Izan ere, azken urteetan matrikula kopuruak era bertsuanberdin samarrean egin du behera hala sare publikoan nola itunpekoan —ikasle kopurua %20 apalagoatxikiagoa da bietan, duela hamar urteko datuekin alderatuta—, baina gelak ez dira neurri berean murriztu: 54 ikastalde galdu ditu hezkuntza publikoak denbora horretan (%8ko murrizketa); itunpekoak, berriz, zortzi baino ez (%3). Jaitsiera hori nolabait «orekatu» nahi izan du hemeretzi ikasgela publiko eta itunpeko hamalau kenduta. 

Iritzi kontrajarriak

Hezkuntza Departamentuak azaldu du hiru irizpide orokor erabili dituela eskola pribatuen eta ikastolen itunak berritzeko: bat, batez besteko ratioa closemagnitude edo kantitate biren arrazoiaikastetxe publikoek duten bera izan dadila —gela bakoitzeko hamazazpi ikasle Iruñerrian, eta hamabost ikasle gainerako eskualdeetan—; bi, diru publikoekin ikasgelarik ez finantzatzea eskaria urria closeeskasa, txikiabada; eta hiru, ikaspostuen «gaindimentsioaclosebeharko lukeen baina handiagoa egitea» eragoztea.

Reparazek, ordea, «gezurretan» aritzea egotzi dio kontseilariari. Lizarrako ikastola jarri du adibide gisa: «Sei familia behartuko dituzte seme-alabak herriko beste ikastetxe batean matrikulatzera, ikastolan izena emanda zeuden arren». Izan ere, 31 matrikula eskaera jaso zituzten ikastolan hurrengo ikasturterako, eta asmoa zen horiekin bi talde osatzea. Ikastolak aisecloseerraz, sobran gainditzen ditu gobernuak jarritako irizpideak, baina departamentuak itunpeko ikasgela bakarra onartu die. Reparazen ustez, familien nahien kontrakoa da hori: «Familia hauek ez dute nahi ikastola ez den beste eredu bat; euskal identitatea landuko duen ikastetxe bat aukeratu dute, Euskal Herri osoko ikuspegia duena».

Ikastolen buruak uste du ez dituztela aintzat hartu eremu eta hizkuntza komunitate bakoitzaren nolakotasunak closeezaugarriaketa beharrak: «Ikastolak ez dira sortu biztanleria handia dagoen tokietan; estrategikokiclosehelburu batera iristeko aurrez plan bat ezarriz kokatuta daude Euskal Herriko mapa bat marraztuz. Horregatik dago ikastola bat Lodosan, horregatik dago beste bat Tuteran, eta Irunberrin, eta Vianan. Gure asmoa zera da, Nafarroa euskarazko hezkuntzaren bidez jostea, eta erabaki honek bete-betean eragiten dio helburu horri, espazioak kenduko baitizkio euskarari».

Reparazek nabarmendu du ikastolek ez dutela eskatzen «pribilegiorikclosebesteen aldean bidegabeko abantailak izatea», baizik eta sare publikoan eta itunpekoan ikasle ratio berak aplikatzeacloseezartzea: «Eskola publikoan gehienezko ratioa 23 ikaslekoa da gela bakoitzeko, eta itunpekoan, 25ekoa. Ikastoletan aplikatuko balira sare publikoko ratioak, ez litzateke ikasgelarik itxiko ez Elizondoko ikastolan, ez Berakoan, ez Lesakakoan...». Horretarako, hasiak dira mugitzen. Iragarri dute helegite bat aurkeztuko dutela erabakiaren kontra, eta, horrez gain, prest dira auzitara jotzekocloseerrekurtsoa aurkeztu, zerbaiten kontra egiteko aurkezten den dokumentu juridikoa. Kalera ateratzeko deia ere egin diote gizarteari. Asteazkenean eginen dute lehen elkarretaratzea, 17:30ean, Hezkuntza Departamentuaren parean, Iruñean.