Nafarroako ikasgelen murrizketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Nafarroako hezkuntza departamenduak 14 ikasgela kenduko ditu itunpeko ikastetxeetatik, diotenez jaiotza tasaren jaitsieragatik. Baina Carlos Jimeno kontseilariaren neurriak bereziki kolpatuko ditu ikastolak. Ion Orzaiz BERRIAko kazetariak eman dizkigu auzi honen inguruko nondik norakoak.
Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


