Albisteak
Erromatar garaiko urrezko eraztun bat aurkitu dute Donazaharren
2018an Zalduako aztarnategian agertutakoaren ia berdina da, eta Ipar Euskal Herrian halakorik aurkitzen den lehen aldia. Aranzadiren arabera, aurkikuntzak argi azaleratzen du Pirinioen bi aldeen arteko «lotura estua», eta zona horrek Erromatar Inperioko merkataritza sarearekin zeukan harremanaren erakusle ere bada.
Hurrengo bost urteetan ere tenperaturak gora egingo du mundu osoan
Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, probabilitate handia dago datozen bost urteetan inoiz erregistratutako tenperaturarik beroenak neurtzeko. Munduko tenperatura 2 graduko igoeraren langara hurbiltzeko arriskua dago.
Gerrara etorritakoen memoria
36ko gerran Gipuzkoara etorritako boluntario internazionalistak aztertzen ari dira Aitor Azurki eta Aitzol Arroyo, eta uste baino gehiago topatu dituzte.
«Denek baldin bazekiten, zergatik iraun zuten hainbeste abusuek?»
Ikastetxe erlijiosoetako sexu abusuen testigantzak harilkatuta ondu du Iratxe Perez Barandalla zuzendari lizarratarrak 'Todos lo sabían' (Denek zekiten) dokumentala.
Gimnasioak, gazteen topaleku berriak
Gero eta nerabe eta gazte gehiago joaten dira gimnasiora. Gorputza lantzeko eta osasuna zaintzeko ez ezik, leku aproposak dira kezkak izerdi bihurtzeko eta sozializatzeko ere. Adituen iritziz, onuragarria da gaztetan fitness-a egitea eta indarra lantzea.
Uruguaik eta munduak agur esan diote Pepe Mujicari
Gasteizko Mendebaldea institutuak irabazi du BERRIA Ikasgelaren bigarren sariketa
Saritutako lana Gasteizko nerabeek aisialdian dituzten zailtasunei buruzkoa da: hiriko hutsuneei buruz hitz egiten du, eta, funtsean, gazteek gai horiei buruz egindako hausnarketei buruz.
Saridunek Janus Lester musikaria elkarrizketatzeko aukera izan dute saria emateko ekitaldian.
Euskal espioiak, erbestean naziak zelatatzen
36ko gerratik ihesi erbestera joan ziren hainbat jeltzalek informatzaile lanak egin zituzten AEBetako zerbitzu sekretuentzat, 1940ko hamarkadan. Gehienbat Latinoamerikan, naziak zelatatzeko informazioa jasotzen zuten.
Petronor da, alde handiz, ingurumen inpaktu handieneko enpresa
Askotariko ingurumen inpaktuak adierazle bakarrean integratzeko sistema bat sortu du EHUko Ekopol ikerketa taldeak. Klima aldaketak du pisu handiena kalkulatu duten ingurumen eragin osoan.