Albisteak
Euskal Herrian 2028rako egongo da prest minbizi batzuk tratatzeko terapia modernoa: protoi terapia
Protoi terapia erradioterapia teknika berri bat da: fotoiak erradiatu beharrean, protoiak erradiatzen ditu. Donostiako Unibertsitate Ospitalearen ondoan ezartzen ari dira unitatea.
I. Mundu Gerrako Armistizioaren Eguna ospatu beharko dute Ipar Euskal Herriko ikastetxeek
Frantziako Hezkuntza Ministerioak direktiba bat ezarri du, eta, haren arabera, lehen mailatik lizeora bitarteko ikastetxeek Lehen Mundu Gerran «Frantziaren alde hilak» omendu behar dituzte.
Pirinioetako glaziarrak hamarkada honen amaierarako desagertuko dira
Pirinioetako glaziarrek batez beste bi metroko lodiera galdu dute azken urtean. Ossoue glaziarra izan da kaltetuena, 3,1 metroko lodiera galdu baitu.
«Greba egingo dut; egoera jasanezina da: gazteok herritik alde egitera behartu gaituzte»
Hego Euskal Herrian etxe eskubidearen aldeko eta espekulazioaren kontrako greba orokorra egingo da. Zarauzko gazte bat emantzipazio arazoaz mintzatu da.
«Badaude bertsolari onak, oso onak, baina Xalbador jeniala zen; erabateko bertsolaria»
Xalbador bertsolariaren heriotzaren 50. urtemugan, haren legatuaz mintzatu dira hainbat senide eta lagun. 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txistuetatik haratagoko irudia osatu dute.
Orain 31.500 urte bizi izan zen haitzuloetako lehoi gazte baten eskeleto osoa aurkeztu dute
Hezurdura Mendaroko Ormola Bide Ondoko leizean topatu zuten, 2023an. Iberiar penintsulan aurkitutako ale heldugabe baten eskeleto oso bakarra da.
Hauteskundeak, udalen ardurapean
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egingo dira azaroaren 29an Hego Euskal Herrian. 2027an, berriz, udal eta foru hauteskundeak egingo dira. Hauteskunde zikloa dator, beraz. Baina horrek lan eta zeregin ugari sortzen ditu bozketa eguna behar den bezala antolatu eta joan dadin.
Hego Euskal Herrian 840.000 maskota daude; ehun biztanletik 29k dute baten bat
Hego Euskal Herriko etxeetan gero eta maskota gehiago dago, eta merkatu oso bat sortu da. Maskoten inguruko sektore ekonomikoa etengabe hazi da urteotan.
Esklaboen salerosketa izan da gizateriaren aurka inoiz eginiko krimenik larriena
Nazio Batuen Erakundeak aurten adierazi du esklaboen salerosketa dela gizateriaren aurka inoiz eginiko krimenik larriena. Oliver Barker Vormawo abokatuaren ustez, urrats historikoa izan da aitorpena.