Euskara
Ana Jaka: «'Bollera' izaera bat da, bizitzeko modu bat»
Poesian eta haur literaturan aritzen da gehienbat Ana Jaka idazlea (Andoain, Gipuzkoa, 1974), gaztelaniaz eta euskaraz. Letretan dagoen sexu disidentziaz mintzatu da, eta euskarak LGTBI mugimenduan behar duen presentziaz.
Tiktok, algoritmoen bidez 'komunikatzen'
Hamar gaztetik lauk nahiago dute bilaketak Tiktok aplikazioan egin Google erako bilatzaileetan baino. Aldatu egin da paradigma. Informazioa eta aisialdia bateratzeak eragina dauka norberaren eta munduaren ikuskeran.
Kai Nakaik milioi batetik gora ikustaldi lortu ditu Shakiraren kantuaren euskarazko bertsio bat eginda
Abeslari gasteiztarrak ez du kantaren bertsio osoa egin, baizik eta Tiktok sare sozialerako lagin bat. «Nire helburua ez da abesti osoak egitea, baizik eta erakustea zelan entzuten den holako abesti famatu bat euskaraz», azaldu du.
Maskaradak Mauleko gazteen eskutik
Mauleko gazteek emanen dituzte aurtengo maskaradak. Apirilaren 22ra arte ariko dira, asteburuero, Zuberoako hainbat herritan. Taldean belaunaldi desberdinak dira, eta 2007ko maskaradan baino euskaldun gehiago.
Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak baino gehiago al dakizu sagardoaz?
Sagardo sasoia abiatzeko ekitaldia egin zuten urtarrilaren 11n Astigarragan (Gipuzkoa), eta Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreak izan ziren zeremoniaren gidariak, Alorrenea sagardotegian. Aukeraz baliatuta, BERRIAko Enekoitz Telleria kazetariak galdeketa egin zien antzezleei, sagardogintzaren inguruko hiztegia zenbateraino ezagutzen duten ikusteko.
Iurgi Urrutia: «Komikiak ez dira inoiz guztiz bultzatu»
Melbournen (Australia) bizi da Iurgi Urrutia (Baiona, 1975) duela 20 bat urtetik. Liburuzaina da, eta komikiak ditu pasio. Uste du ez direla behar adina argitaratzen; bereziki, haurrentzat. Euskarazko komikiak behar direla dio, bestela erreferenteak gaztelaniaz izango dituztelako.
Maialen Lujanbio: «Goizean falta izan nituen olatuak aldean izan nituen arratsaldean»
Ez zuen marka jakin bat egin nahi Maialen Lujanbiok, finalean zortzikote horretan kantatzearekin soilik lortua baitzuen bere helburua. Hirugarrenez jantzi zuen txapela, eta «pixkanaka» ari da pozten.
Idurre Eskisabel: «Alderdien arteko jokotik kanpo utzi behar da hizkuntzaren auzia»
Idurre Eskisabel (Beasain, Gipuzkoa, 1970) Kontseiluko idazkari nagusiarentzat, euskalgintza leku egokia da munduari eta gertatzen diren gauza guztiei begiratzeko eta horietan eragiteko.
Euskaraz ligatzeko hiztegia
«Eulia kaketan bezala ibiltzen ditu inguruan», «Izan ontsa eta etorri honantza», «Ni gosex, eta hi?»,... sexu harremanei buruz jarduteko edota ligatzeko erabil daitezkeen beste hainbat esamolde bildu ditu BERRIAk bideo batean.