Feminismoa
Emakume torturatuak: mina arintzeko bide aldapatsua
Nola arindu «osatu ezinezko mina»? Emaginek antolatutako jardunaldi batean, zer bide egiten ari diren azaldu dute torturak jasan dituzten zenbait emakumek. Erreparazioaz mintzatu dira, hura lortzea oso zaila dela aitortu arren.
'Dark romance' literatura: irakurleen plazer errudunak
'Dark romance' literatura generoak emakumeak ditu idazle, protagonista eta irakurle nagusi. Milioika jarraitzaile ditu munduan, baina euskal literaturara ez da iritsi olatua. Erein aurten da kaleratzekoa lehen nobela erromantikoa.
Emakumeak Zientzian: tantaka, olatu bat, itsaso bat
Emakumeak Zientzian egitasmoak hamargarren aldia izango du aurten. Otsailaren 3tik 11ra orain arteko ibilbidea aztertu eta etorkizuneko erronkak zehaztuko dituzte.
Euskal emakume zinemagileak tesi batean
Olatz Ovejero zinema zuzendari eta ikerlariak euskal emakume zinemagileen inguruko tesi bat osatu du, eta izan duten ikusezintasuna agerian utzi. Uxue Rey eta Ane Eslaba kazetariek gai horri heldu diote betaurreko moreak dituen podcastean: 'Berria FM'.
«Emakume kirolarien eskubideen alde egiten saiatu naiz, eta horrek askotan molestatu egiten du»
Borrokatzeaz nekatu eta txirrindularitza uztea erabaki du Eukene Larrartek. Lan giro osasuntsu baten falta sumatu du pistako Espainiako selekzioan, eta errepideko txirrindularitzan ere ez du espero zuen orekarik lortu.
Amatasunari eta ez-amatasunari buruzko diskurtso berriak
Euskal sortzaileak amatasun eredu hegemonikoa kolokan jartzen ari dira. Ikerketa batek agerian utzi du diskurtso berriak sortzen ari direla. BERRIAk zenbait diziplinatako hiru artistarekin hitz egin du.
Menopausia: askabide bat, ez beti aldaparik gabea
Emakumeen bizitzaren fase bati lotu ohi zaio menopausia. Hilekoa izateari uzteko sasoia da, eta gorputzak nabaritzen du aldaketa hori, batzuetan sintoma askotarikoekin. Euskal Herriko zenbait administraziok osasun arta berezitua ematen diote menopausiari: besteak beste, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian.
Skolae programa: zortzi urte eskuinaren presiopean
2017-2018ko ikasturtean jarri zuten martxan Skolae proiektua, berdintasun eta hezkidetza balioak sustatzeko. Hasieratik eskuinaren kritika gogorrak jaso baditu ere, denborarekin egonkortu eta zabaldu egin da herrialde osoko eskoletara.
'Uxina': 'ainaren' bizimodu gogorraren isla
'Uxina' film laburra egin du Lucia Ezker zinema ekoizle eta zuzendariak. XIX. mendean Nafarroako Pirinioetako haranetatik Zuberoara migratzen zuten emakume langileen «bizimodu gogorra» islatu du hartan.