Feminismoa
Ignacia Zabalo ez zen nornahi
Ignacia Zabalo Ballarin XX. mendearen hasierako artista donostiarrak 'Nor-nai' ezizenaz sinatu zituen bere artelanak. Hala, emakumea zela ezkutatzen zuen, besteak beste. Euskal Irudigileak elkarteak eta Donostia Kulturak Zabalo omentzea erabaki dute, egindako lanagatik.
Antiabortistak epaituta
Guztira 21 pertsona epaitzen ari dira Gasteizen, abortatzera joandako andreei jazartzeagatik. Askabide klinikak ere jazarpen hori pairatu zuen, eta, hain zuzen, «garaipentzat» jo du epaiketa egitea bera, haren bidez «mugarri historiko bat» ezarri delakoan.
Erasoa izanen da onespenik gabeko sexu harreman oro Iparraldean ere
Frantziako Senatuak bozkatu eta baiezkoa eman ostean, onespenik gabeko sexu harreman oro eraso gisa epaitu ahal izanen da Ipar Euskal Herrian ere. Hego Euskal Herrian ere halaxe da 2022tik, Soilik baietz da baietz legea onartuz geroztik.
ArkiTetak: arkitektura andreen begiekin
Emakume arkitektoak isilarazi edo ezkutatu dituztelako kezkatik abiatuta, 'Hiztetaldiak' hitzaldi sorta prestatu dute ArkiTetak emakume arkitekto gazteen kooperatibak. Arkitektura ere beste modu batera egitea posible delakoan daude.
Bernedoko udalekua: sexu hezkuntzaz hitz egitearen beharra
Ika-mika izan da Bernedoko Euskal Udalekuari buruz azken aste hauetan. Zenbait hedabidek udalekuen funtzionamenduari buruz argitaratutako informazioek eta horrek sortutako harrabotsak agerian utzi dute sexu hezkuntzaz gehiago hitz egin beharra dagoela.
Janire Gonzalez-Etxabarri «pixkanaka» ari da barneratzen munduko surf txapelduna dela
Zumaiako surflariak ISA erakundeak antolatutako Munduko Txapelketa irabazi zuen hilaren 14an, Puerto Ricon. BERRIAk egin dion elkarrizketan dio txapelketak hobeto kudeatzen ikasi behar duela: «Txapelketetan momentu txiki asko daude, eta horiek hobeto kudeatzen jakin behar dut, konfiantza handiagoz».
Mirentxu Loiarte lehen euskal emakume zinemagilea hil da
Loiarte aitzindaria izan zen euskal zinemagintzaren esparruan. Bi film zuzendu zituen, eta bizi izan zen garaiaren erretratua egin zuen horietan. Erbestera joan zen gero, baina sekula ez zuen eten zinemarekin zuen harremana.
Aventina Matusse: «Emakumeak instrumentalizatu egin dituzte protesten prozesu osoan»
Mozambikeko herritarrak altxatu egin dira gobernuan mende erdia daraman alderdiaren aurka, eta protesta bortitzak izan dira azken hilabeteetan.
CEAP Bakerako Ikerketa eta Ekintza Zentroko ikerlaria da Aventina Matusse (Maputo, 1984), eta haren ustez, emakumeak protestetan agertu izan badira ere, «zer egin agindu diete».
Malalai Joia: «Afganistango ahotsik gabeen ahotsa da nirea, traizioa baita mutu geratzea»
Talibanak 2021eko abuztuan heldu ziren agintera Afganistanen, baina
ordurako sasian bizi zen Malalai Joia ekintzailea (Farah, Afganistan,
1978). Katalunian bizi da, erbestealdian. Handik irakasten die telematikoki Afganistango neskei.