Feminismoa

Silvia Carrizo eta Jessica Guzman: «Inork ez du mahai gainean jartzen milaka emakume lanean ari direla esplotazio egoera batean»
Malen Etxea andre migratzaileei arta emateko elkartea da. Silvia Carrizok sortu zuen (Caleta Olivia, Argentina, 1965). Presidentea Jessica Guzman da (Santiago, Txile, 1962).
Etxeko langileek usu dituzten bide malkartsuez lehen pertsonan ari da: «Hamar urtetik gora egin nituen etxeko langile, egoiliar». Egoiliar. Esan du hitza, eta esanahia argitzea komeni da: gau eta egun zaintzaile jarduten duten andreak dira, zaintzen dituzten pertsonen etxean bertan, haien esanetara.

Maria Rodriguez Suarez: «Pornografiak maskulinitate hegemonikoa irudikatzen du»
Internetek guztiz aldatu ditu pornografia kontsumitzeko ohiturak. Nerabeek 12 urterekin ikusten dute lehen aldiz, eta harreman sexualen inguruko estereotipoak indartzen ditu horrek. Maria Rodriguez Suarez sexologoak (Siero, Espainia, 1986) sexu heziketako eskolak ematen ditu DBHn.

Andrea Vitoria 'AyVee': «Bortxaketa salatzeko erabili dut musika»
'Medusa' izeneko EPa sortu du Andrea Vitoria ‘AyVee’-k (Tolosa, Gipuzkoa, 1997), jasan zuen bortxaketa eta ondoren bizi izandakoak kontatzeko. Haren hitza zalantzan jarri zutela salatu du, eta ingurukoen babesari esker egin duela aurrera.

Ana Jaka: «'Bollera' izaera bat da, bizitzeko modu bat»
Poesian eta haur literaturan aritzen da gehienbat Ana Jaka idazlea (Andoain, Gipuzkoa, 1974), gaztelaniaz eta euskaraz. Letretan dagoen sexu disidentziaz mintzatu da, eta euskarak LGTBI mugimenduan behar duen presentziaz.
-cabecera.jpg)
Virginia Woolf

Maialen Lujanbio: «Goizean falta izan nituen olatuak aldean izan nituen arratsaldean»
Ez zuen marka jakin bat egin nahi Maialen Lujanbiok, finalean zortzikote horretan kantatzearekin soilik lortua baitzuen bere helburua. Hirugarrenez jantzi zuen txapela, eta «pixkanaka» ari da pozten.

Bidean gelditu arren bidea egin dutenei
Betaurreko moreekin begiratuta, titulu hau jarri dio Maider Galardi F. Agirre kazetariak Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken finalaurrekoari. Txapelketan emakumeek izan duten parte hartzea nabarmendu du kazetariak. Besteak beste, iruditerian eta ikuspuntuan ekarri duten berritasuna.

Qatar, giza eskubideen urraketen erakusleiho
LGTBI kolektiboaren aurkako errepresioa, emakumeen askatasunaren aurkako legeak eta beste hamaika abusu ezartzen dituzten emirerrietako bat da Munduko Koparen anfitrioi. FIFAren erabakiak haserrea piztu du nazioartean.

Bertsolaritzaren genealogia feminista
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira, betaurreko moreak jantzi, eta saioei eta bertsolaritzari buruzko ikus-entzunezko saioak egin zituen BERRIAk. Besteak beste, bertsolaritzaren genealogia feminista osatu zuten.