Fideua Huelvako otarrainxka eta barazkiekin

ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2011ko irailaren 24a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

Fideo berezia, 250 g

Lekak, 200 g

2 azenario.

Huelvako 12 otarrainxka.

Tipulin bat.

Barazki edo arrain salda.

Ziazerba sorta bat.

Tomate heldu bat.

3 baratxuri ale.

12 garizainzuri.

100 g txanpiñoi.

Oliba olioa.

Gatza.

Lehenik, barazkiekin hasiko gara. Horretarako, lapiko bat urez bete eta irakiten ipiniko dugu. Bertara tomatea bota, eta minutu batez uretan egon ondoren, ur hotza dugun ontzi batera pasatuko dugu. Horrek tomateari azala erraz kentzen lagunduko digu. Ondoren, ur irakinean zainzuriak sartuko ditugu, eta bost edo sei batminutuz bertan egosi. Ondoren, horiek ere ur hotzetan freskatu.

Jarraian, tipulinak eta azenarioak zuritu eta karratu txikietan moztu. Paella ontzi motako zartagin zabal batean txorrotada bat oliba olio jarri, eta su motelean 15 bat minutuz erregosi. Ondoren, txanpiñoiak gehitu, aurrez xerra finetan moztuta, eta jarraian, beste osagai guztiak gehitu: ziazerbak juliana eran moztuta, tomatea dado forman moztuta eta zainzuriak erditik moztuta. Osagai horiek guztiak zartaginean ondo nahastu, eta azkenik fideoa gehituko dugu. Jarraian, otarrainxkak txukun ipini zartaginaren bueltan, eta salda gehitu, fideoa estalita gelditu arte. Ondoren, su bizian irakin 5 edo 6 minutuz. Eta jateko prest daukagu. Prestatu bezain laster jatea komeni da, bestela fideo pasta itsatsita geldituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.