Gaztaz beteriko ravioliak txanpiñoi eta txirla kremarekin

GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2011ko urriaren 29a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

4 pertsonarentzako osagaiak:

300 gramo ravioligaztaz beteak

400 gramo txirla

Ziazerba sorta

250 gramo txanpiñoi

Tipulin bat

Litro erdi bat esne gain

Lehen sakaldiko oliba olioa

Gatza

Piperrauts beltza

Krema prestatzen hasiko gara lehenik. Tipulina txiki-txiki moztu, eta zartagin zabal batean txorrotada bat oliba oliorekin berotzen jarri; hamar minutuz erregosiko dugu. Ondoren, bertara txanpiñoiak bota laurdenetan moztuak, eta beste hamar bat minutuz erregosi. Ziazerbak juliana moduan moztu, eta gehitu haiek ere. Gatz pitin bat bota, eta esne gaina gehitu. Piperrauts beltza gustura gehitu, baita gatz pitin bat gehixeago ere. Hamabost bat minutuz su motelean irakiten eduki.

Bitartean, lapiko bat urez bete eta irakiten jarri. Gatza bota, eta segidan ravioliak gehitu. Zortzi bat minutuz irakin (egosteko denbora pasta klasearen arabera izango da). Ur hotzetatik pasatu eta iragazi. Krema dugun zartaginera bota. Azkenik, txirlak gehitu zartaginera, eta pare bat minutu gabe irekiko dira. Ondoren, mahaira ateratzeko prest dago.

Esne gainaren ordez tomate saltsa nahi bada, erabil dezakegu, modu berberean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.