4 pertsonarentzako osagaiak:
2 kalabazin
Ziazerba sorta bat
12 otarrainxka handi
Litro eta erdi esne
4 koilarakada irin
100 g gurin
Oliba olio birjina
Emmental motako gazta
Gatza
• Kalabazinak erditik luzeka moztu (txalupa forman), eta, koilara baten laguntzaz, erdian dituzten haziak eta haragi mami zuria kendu. Jarraian, lapiko batean ura irakiten ipini, eta irakiten hastean, kalabazinak bertara bota.
• Bost minutuz irakin ondoren, ur hotzetan sartu, eta ondoren, uretatik atera eta lehortu. Labeko erretilu batean ipini.
• Zartagin batean olio zorrotada bat ipini, eta su bizian berotzen jarri. Ziazerba sorta bertan pare bat minutuz erregosi, gatz pittin bat ere gehitu. Gorde.
• Lapiko batean gurina urtzen ipini, su motelean. Urtutakoan, irina gehitu, 4 koilarakada, eta gurinarekin ondo nahastu. Esnea (beroa hobeto) pixkanaka-pixkana gehitu, nahasteari utzi gabe. Gatz pittin bat bota. Bexamela lortuko dugu horrela. Orain ziazerbak gehitu bexamelera. Ongi nahastu.
• Otarrainskak zuritu; gorputzak bakarrik erabiliko ditugu. Gatzatu. Erretiluan jarriko ditugun kalabazin txalupatxo bakoitzaren erdian hiruna otarrainxka jarri. Bexamela ongi zabaldu kalabazinetan. Gazta xehatua bexamelaren gainetik bota, bakoitzaren gustura.
• Aurretik beroturiko labean, 200 gradutan, sartu erretilua, 5 bat minutuz. Eta ateratzean prest daukagu mahaira zerbitzatzeko.