Onddoz beteriko milahostoa

JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Iker Markinez.
2012ko urriaren 27a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

2 goilarakada irin

500 gr. onddo

Baratzuria 2 ale

Piper-hautsa

Gurina

Oliba olio birgina

Gatza

Hostopil xafla lau laukiluzetan moztu. Labeko erretilu batean ipini, eta, labea beroa dagoenean, sartu hogei minutuz. Ateratzerakoan, sartu ditugun laukiluzeak erabat hazita daudela ikusiko ditugu. Hozten utzi.

Lapiko eta zartagin zabal batean oliba olio txorrotada bota, eta berotzen jarri. Bi baratxuri aleak xehetuta bota, eta, jarraian,onddoak xafla finetan moztuta. Bost bat minutu pasatu ostean, piper hauts pixka bat bota, baita gatz pittin bat ere. Nahastu, eta sutatik atera ostean gorde.

Bexamela prestatzeko lapiko batean gurin koilarakada gehitu eta oliba olio txorrotada. Urtzean, bi koilarakada irin gehitu, eta ongi nahastu. Jarraian, esnea poliki-poliki gehituz joan, eta nahastu etengabe bexamel krema lortu arte.

Bexamel krema onddoekin nahastu.

Hostopil laukiluze bakoitza hiru xaflatan moztu, eta xaflen tarteak bexamel eta onddo kremaz bete. Horrela egin beste hostopil laukiluzeekin ere. Nahi izanez gero, mahaira atera baino lehen, berotu labean minutu gutxi batzuetan. Dena den, krema beroa egotea nahikoa da, oso goxoa gelditzen baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.