Iker Lauroba abeslariak Luis Eduardo Aute (Manila, 1943 - Madril, 2020) Espainiako kantautorearen 'Al alba' abestiaren euskarazko bertsioa egin du. Frankismoak Angel Otaegi eta Juan Paredes Txiki ETAko militanteak eta Jose Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz y Humberto Baena FRAPeko kideak fusilatu aurreko egunean idatzi zuen Autek. Laurobak abestia bideo batean aurkeztu du, eta bideoan Txiki eta Otaegiren omenez egindako margolan bat nola margotzen duten ikus daiteke.