Irailetik, guardia zibilek foruzain egiteko aukera izango dute

2023ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Uztailaren 1etik aurrera, estatuak trafiko eskumena itzuliko dio Nafarroari. Transferentziak lau urteko trantsizioa izango du, eta atzo Javier Remirez Nafarroako Gobernuko Barne kontseilariak azaldu zuen irailetik aurrera trafikoko guardia zibilek foruzain egiteko aukera izango dutela. 2018an, Polizien foru legearen bozketan onartu zen eranskin hori, UPNren, PSNren etaAhal Dugu-ko sektore kritikoko bi parlamentarien botoari esker. Remirezen arabera, hala nahi duten guardia zibilek egin ahalko dute aldaketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.