Hitz beste

01/09/11

Anjel Lertxundi.
2011ko irailaren 11
00:00
Entzun
Izugarrikeriaren marka beti dago nork hautsiko zain, eta brastakoan, gure arrunkerien ispiluaren aurrean geundela, Adan paradisutik bota zutenean baino abailduago sentiarazi gintuen telebistak: nola da posible, zergatik, zer gertatuko da…

Espantu eta galdera asko, baina bakar batek ere ez zuen itauntzen zergatik geneukan paradisuaren monopolioa. Ezin genuen ulertu inork gure zerua infernu bihurtu nahi izatea, hori zen gure arrazonamendu nagusien gailurra, eta ikusi genuenean pilotu haiek paradisua beste munduan gozatzeko saria jaso nahi zutela hemen infernua piztu eta gero, are ulergaitzagoa egin zitzaigun hondamendia. Bitartean, orratz harroak, suaren mende, zibilizazio tzar zaharren hondakinen itxura hartzen ari ziren, eta gure munduaren akabera ote zen xuxurlatzen genion gure baitako izuari.

Halako batean, artean dardarka, lehen hitzak atera zitzaizkigun:

Pelikula bat ematen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.