Anjel Lertxundi.
Hitz beste

A ze koadroa!

2012ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Ministro izan bazara edo Tribunalen bateko presidente, pintore goratsuren batek egindako koadro baten eskubidea duzu. Estatuak ordaintzen du, eta gainera zurea da, gizon-emakume itzaltsu uste horrena, koadroa nork pintatuko duen erabakitzeko eskubidea.

Alvarez-Cascosek —tontotik gutxi— Antonio Lópezen izena eman zuen. Pentsatu nahi dut orduko hartan pintoreak pentsatuko zuela: «Asko eskatzen badut, ezezkoa esango zidatek, eta gainetik kenduko diat boxeolari itxurako horrek oparitutako fardela». 190.000 euro eskatu zituen lanagatik. Ez dakit Lópezen estrategia garaitu den ala krisiaren eragina izan den, baina Estatuak, azkenean, atzera bota du enkargua.

Pentsatu nahi dut oraingo honetan pintoreak pentsatu duela: «A ze libratua! Imajinatze hutsa etorkizunean boxeolariaren izena eta nire lotuta joan daitezkeela, baina harena beti nirearen gainetik, Gioconda ere Da Vinci baino askoz ere ezagunagoa den moduan!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.