Flandestarrak eta frankofonoak sestran dabiltzala Belgikan, ez da gaur goizeko kopla. Orain, historia zaharra kapitulu berri bat idazten ari da: batzuek eta besteek ia urtebete daramate gobernu bat osatu ezinik. Parentesi gero eta luzeago horretan, Marleen Temmermen parlamentari sozialistak, gobernua lortu arteko abstinentzia sexuala eskatu die akordioa oztopatzen ari direnen bikotekideei.
Iniziatibak orijinala dirudi. Ez da. Orain hogeita bost mende, Aristofanesek antzeko gertakari bat kontatu zuen Lisistrata komedian. Atenaseko gizonek hogei urte daramatzate lazedemoniarrekin gerran. Konta ezinak dira hildakoak, handia da miseria, ez dago janaririk. Lisistratak abstinentzia sexuala proposatzen die Atenaseko emakumeei, gizonezkoek gerra akaba dezaten.
Paveseren galdera etorri zait gogora: Zer da emakumea? Gerlariaren saria ala ahularen babesa, bikotekidearen gogoaren arabera?
Hitz beste
Abstinentzia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu