Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Adituak

2012ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Ardoa mirari bat da: parranda eta sakratua uztartzen ditu. Bakok kopa altxatzen duenean mozkorren zerua harrapa dezagun, eukaristiak ardo arrunt bat Kristoren odol bihurtzen du. Baterako zein besterako balio duen, hemengo zerua eta inork ikusi ez duena gozatzeko aukera ematen digun mirariaren aurrean, txin-txin.

Baina gaur ardoa hona ekarri izanak badu mahats-biltze garaian sartzera goazela gogoratzea baino haragoko motiborik: urte gutxiren buruan, jendea doktore egin da ardo kontutan. Gero eta jende gehiago dago ardo bat usaintze hutsarekin esango dizuna nongoa den, zein urtetakoa, nolako mahatsekin egina, astringentziaren maila zehaztuko dizuna, atzerako gustuaren indarra edo beste halako zernahi kontrolatzen duena.

Harrituta uzten naute —zer nolako jakituria!—, eta hasten zaizkidanean ardo jakin baten ezaugarriak goraipatzen, ni ozta-ozta naiz gauza esateko: «ederki sartu zaidak, atera beste bat!».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.