Ares jauna: Arartekoa alarde mistoaren ohiko bidea aldatzearen aurka agertu baitzen, kontu txit txorrotxak eskatu dizkio berorrek Lamarca jaunari: «Berori ez da aditua segurtasun kontuetan».
Irria harri utzi nau berorrek.
Berori ere ez da, nik dakidala, segurtasunean aditua, ikasketez industri maisua eta lanbidez politikaria baizik. Lehendakariak bihar bere gobernuabirmoldatu eta ekonomiako kartera eskainiko balio, kargu berriarekin batera jasoko luke berorrek ekonomiako doktoretza ere? Sail berrian ere, adituei entzun beharko lieke. Eta legez kontrako zein zalantzazko neurri ekonomikoak hartuko balitu, Arartekoaren egitekoa da okerraz ohartaraztea, ez ekonomiaz dakielako, baizik haren egiteko nagusia delako legeak betearaztea, eta ez ekonomiaz jakitea. Legeak dioena diotsot.
Baina berorrek bazekien Lamarca badela aditua lege kontuetan, berori ez bezala segurtasunean edo ekonomian.
Hitz beste
Adituarena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu