Hitz beste

Agiria

Anjel Lertxundi.
2011ko urriaren 11
00:00
Entzun
Pirandello hiltzeko zorian dago, eta medikua etorri zaio bisitan. Sendagileak badaki idazlea azkenetan dagoela, baina kontsolatu egin nahi du. Lasaitu. Eta eufemismoen ukendua baliatzen hasten da botikek ezer lortu ezin duten egokiera hartan. Pirandellok, hitzaren artista baita, ez dio beldurrik izan nahi hitzari, ezta hitz hori heriotza bada ere. Agian, nork daki!, autore bila dabiltzan sei pertsonaia haietako baten hitzekin gogoratu da idazlea:

«Nik ere asmatuko dut bizitzen, ez izan zalantzarik, horretan hasten naizenean».Pirandello, ordeapertsona baita eta ez pertsonaia, hiltzen asmatu nahi du, bizitzak emana baitio berea: haragizko pertsona bat da bera, eta akabo! esateko orduan dago. Eta, arnasaldi gero eta etenago batez, idazleak sendagileari: «Ez izan beldurrik hitzei! Nire honi heriotza deitzen zaio».

Medikua heriotza-agiri bat eta estilografoa ateratzen hasi da zorrotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.