Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Ahoa labe

2012ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Basagoiti zuhurtasun guztien kasa goiti mintzatzen da ahoa labe bihurtzen zaion aldiro. Zakarkeriak, purrustadak, txiste usteko ergelkeriak. Estiloa zaintzen ari da. Eta bereek, dotoreziaren eta heziera onaren babesle diren eskuineko pertsona txit elegante eta errespetagarri horiek, txalotu egiten diote. Ez, ordea, ateraldien zorroztasuna; txalotzen diotena, lan zikina egitea da. Desberdintasunaz enteratzen ez den bakarra Basagoiti da.

Haren mingain soltearen azkeneko perlak logikaren arau guztiak ere zirtziltzen ditu. «Denontzako osasuna defendatzen dut, baina lehendabizi etxekoentzat», bota zuen asteburuan. Baina horrek agerian uste du gezurra: ez du denontzako osasuna defendatzen, lehendabizi horrekin klaseak eta klaseak daudela esaten ari baita: etxekok kanpoko du kontrapuntu eta lubaki.

Horri arrazismoa deitzen zaio. Baina atzoko zutabean Santi Leoneren ironiak zioena: «Espainian ez dago, jakina, muturreko eskuinik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.