Txomin Agirrek hainbat arbolen ezaugarriak baliatu zituen Joanes artzainaren izaera fisikoa deskribatzeko: «makal zugatzaren irudira zuzen, pagorik lodiena baizen zabal, arte gogorra bezela trinko, gorosti ezearen antzera zimel». Aipa zezakeen akazia ere, Joanes apala, emankorra, sendoa zela esateko: akaziarekin egin izan ditugu gurdiak eta mahastietako hesolak, akaziarekin iraunarazten dugu tximinietako sua, akazietako loreetatik xurgatzen dute erleek ezti-gairik delikatuena, akaziek itzala ematen digute hirietako ibilbide nagusietan, luiziak eragozten mendi maldetan.
Poesia eta literatura, ordea, zeken portatu dira akaziarekin, nekez topatuko duzu inon akazien aipamenik.
Loretan dira berriro, erreparatu ondo egunotan nonahi ikusten diren arbola-gain zuri-zuriei, egunotako haize bustiak dakarkigun ezti-usain trinkoari: edertasun lurrintsu hori oparitzen ari zaizun arbolak akazia du grazia.
Hitz beste
Akazia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu