Hitz beste. Anjel Lertxundi

Aldatzen

2011ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Hirurogeitaka urte eta gero, izena aldatu dioteFrantziak Belgikarekin muga egiten duen azkenherriko azken kaleari. Kalea ez da Rue Philippe Pétain izango, Sainte Croix baizik, bertan omen dagoenelizatxoaren izenagatik. Baina kendutako izenakbigarren mundu gerran juduek Frantzian izandako pertsekuziora banarama, izen berriak narama, zeregingo zaio!, gurutze santuaren izenean Europako eremuetan izan diren gerra erlijiosoetara narama. Eta banarama De Gaulleren semearengana ere, jeneralak Philippe izena jarri baitzion bere semeari Pétain-en omenez.

Kaleen, plazen, parkeen izenek herri baten memoria gordetzen laguntzen dute eta lekukotza egiten, baina zerbait izendatzea ez da egintza xaloa, kontzientea baizik, esanahiz betea. Eta Parisko etxe batean omen dagoen plakaren ironiak —ici n´est pas rien passé, hemen ez da ezer gertatu— ez du xalotasunaren ezintasuna azpimarratu baino egiten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.