Benedikto XVIak kondenenganako lilura hain berea erakutsi du, oraingoan Ingalaterrako bidaian: akordioan soilik oinarritutako demokraziak arbuiatu eta sistema politikoen «dimentsio morala» aldarrikatu du. Adostasun sozialaren de facto-kogutxiespenakharritu nau. Sistema politikoek dimentsio morala behar dutela, guztiz ados. Baina Ratzinger transzendentzian oinarritzen den dimentsio moralaz ari da. Nekez onartuko du gizakian oinarritutakorik erlijio «berdadero» bakarra katolikoa dela esan berri duen batek.
Obamari eskatu ziotenean defini zitzala Estatu Batuak, «kristauen, musulmanen, hebraitarren, hinduen eta ez sinestunen artean osatutako nazio bat da» erantzun zuen, «eta ugaritasun horren adoste-lanak kohesio moral handia ematen dio nazioari». Iaz Usa Today egunkariak galdetu zuelarik 2009 urtean nork egin zuen gehien erlijioen alde, Obama atera zen garaile. Zerrenda luzean ez zen Ratzinger ageri.
HITZ BESTE
Alderatzen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu