(08:00) Greba motorrak berotzen ari zen une berean, albiste bat hedabide guztietan: Madrileko gobernua, estatuko bi sindikatu nagusiak eta patronala, azkenean bat pentsioen akordioan. Ezin esan ez denik kointzidentzia esanguratsua. Eta paradoxikoa. Nork bere ondorioak ateratzeko aukera du Madrileko akordioak atzoko grebari eragindakoaz. Sindikatu abertzaleek etorkizun hurbilean egingo dutenaz. Baita greba orokorraz eta greba orokorren azken urteetako bilakabideaz ere.
(12:00) Grebaren martxa aurreikusitako bidetik.Orain ordu batzuk ez neuzkan daturik. Orain, ohi bezala, datu gehiegi. Guztiz interesatuak eta kontrajarriak, baina goizean ez nekienik argitzen ez didatenak guztiak ere.
(14:30) Ertzaintzaren kargak. Eskema puskatzen ari zait kalkulatzen ez nuen bidetik. Zutabea bidali beharra daukat. Erretiroaren akordio berriak luzatzen du nonbait auzi sozialak konpontzeko modu zaharren adina ere…
Hitz beste
Aldi berean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu