Hitz beste

Alfabetoa

Anjel Lertxundi.
2011ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
Joan den asteburuan Mozartekin zoratzeko aukera izan zuten Bilbo aldean. Ordu eta orduak Mozart entzuten. Kroniken arabera, gehiago ere gozatuko zuketen. Astearen hasieran, eskola batetik pasatzen naiz. Gela batetik, Mozarten Alfabetoa, bertako umeek kantatuta. Oroitzapen zaharrak. Ikasle nintzenean eta baita irakasle-lanak bete nituenean ere, ahalegin neketsuak egin behar izaten ziren orden alfabetikoa ikasteko. De, efe baino lehenago dago; te, eseren atzetik; ele, berriz, karen eta emeren erdian. Alfabetoko ordena jakin gabe, nola kontsultatu hiztegiak, nola entziklopediak, nola noten zerrendak? Gainera, alfabeto guztiak ez dira berdinak: gure sabindarra, grekoa, arabiarra…

Ordenagailu baten aurrean imajinatu ditut umekantariak. Mozarti buruzko informazioa ez daukate Litz eta Offenbachen artean. Bilatzailean Mozart idatzi beharko dute, letraz letra orriak eta orriak pasatzen ibili gabe…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.