Hitz beste

Aliantza

Anjel Lertxundi.
2011ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Neurri asko oso gutxi gustatzen bazaizkit ere, ez dakit demendrenik ere sosen asuntoaz. Beraz, kontu-eskearekin batera pietate pixka bat ere bazerion ene bihotzari krisi ekonomiko latz lazgarri baten erdian zer egin jakin ez, eta atzo zuri zioen tokian gaur beltz dioen agintaria juzkatzeko orduan; goizean sozialdemokraziaren lubakitxoetan zebilena gauean neoliberalen jauregietan ikusita. Agian ez ditu ezagutzen Lukasen ebanjelioko bi galdera erretoriko haiek: itsua itsuaren gidari izan ote liteke? Ez ote dira biak zuloan eroriko? Zinez dramatikoa behar du inguru guztia hondoa jotzen ikusi, zer egin asmatu ezin, eta itsu-kolpeka jardun beharrak. Baina pietate horretan nengoela, pipetan utzi nau gizonak: tropak Iraketik atereaz bere presidentetza inauguratu zuen batek antzezpena bukatuko ez du ba anti-misilen zalapartarekin?

Obrak, ez egin barre, Zibilizazioen Aliantza zuen grazia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.