Ametsetan

Anjel Lertxundi.
2010eko azaroaren 14a
00:00
Entzun


Zine yankeearen inbutuak behin eta berriro irentsarazi digu ezerezetik abiaturik guztia izatera iritsi den hiritarraren eredua. Izena ere badu halako heroiak: self made man edo bere gisa zertutako gizakia. Girorikbaztertuenean jaio arren, saiatuaren saiatuz, halakoak garaipen soziala lortzen du. Ereduaren azpian dagoen mezua: zu saiatzen bazara, sistemak aukerak ematen dizkizu.

Atzo han-hemen ikusitako bi informazio lotu ditut. Bat, Britainia Handitik dator: ondo irabazteko, zure gurasoek ere ondo irabazi behar dute, ezerezetik gailurrera iristeko probabilitateak hutsaren hurrengoak omen. Aukera txikienak britainiarrek omen dituzte. Segidan, italiarrek, estatubatuarrek, frantziarrek, espainiarrek...Bigarren informazioa Italiatik dator: langabetuenehunetik hirurogeita hamar seme-alabak dira.Beren gurasoak are gehiago pobretuko dituztenak, alegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.